Martxoaren 8ko greba antolatzeko asanblada irekia egingo dute
Euskal Herriko Greba Feminista egingo dute martxoaren 8an eta Donostiako Asanblada Feministak bilera egingo du urtarrilaren 10ean 19:00etan emakumeen etxean grebaren nondik norakoak zehazteko.
“Zu eta zure inguruko emakume* guztiei zuzentzen gatzaizue. Norbanako garrantzitsua delako, baina batuta, garaiezinak garelako. Martxoaren 8a gerturatzen ari da eta aurtengoan greba deialdi batekin gatoz. Martxoaren 8an emakumeok planto egingo dugu, gu guztiok geratzen bagara, sistema geratzen dela erakusteko”, azaldu dute. Gaineratu dute greba Donostian nola antolatu erabakitzeko urtarrilaren 10ean egingo duten asabladara gerturatzeko.