(Argazkia: I. E.)
Eneko Goia Donostiako alkateak 2017aren balorazioa egin eta 2018an hiriak dituen erronkak azpimarratu ditu. Bukatu berri den urtearen inguruko balorazio baikorra egin du, eta hasi berri denari dagokionez, mugikortasunean eta hiriaren garapenean aurrerapausoak ematen jarraitzeko urtea izango dela esan du.
Proiektu hainbat aipatu ditu, batzuk dagoeneko abian direnak eta beste batzuk aurten abian jarriko direnak:
- Txomin Enearen lehen faseari azken bultzada emango dio udalak
- Martuteneko kartzela lekuz aldatzeko Espainiako Barne Ministerioaren konpromisoa lortu nahi dute. Eskuzaitzetara eraman nahi du udalak. Urtarrilaren 10ean Espetxe Zuzendaritzarekin bilduko da Madrilen alkatea.
- Loiolako Kuartelak lekuz aldatzea zailagoa izango da, Espainiako Defentsa Ministerioak ejerzitoaren 17 hektareako eremua mantendu nahi duelako hirian. Loiolan ez bada, beste lekuren batean eta inolako gasturik gabe.
- Bretxako Arraindegi eraikina prestatzeko lanak urtean zehar hasiko dira. Hala nola, merkatua, osasun zentroa eta kirolgunea kokatzeko.
- Jolastokietaren eta Sagueseko urbanizazio prozesuak bultzatuko dira.
- Mundaiz, Onkologikoa eta Illarrako hirigintza planak sustatuko dira.
- San Bartolome Muinoaren lanak bukatu eta lehendabiziko etxebizitzak emango dira.
- Altzako kiroldegia eraikitzen hasiko dira, eta udazkenean Eraikuntzaren Institutuan behin behineko kirol instalazioa jarriko da.
- Mugikortasun elektrikoa bultzatuko du udalak. Dbus-ekin elkarlanean, autobus elektrikoak sustatuko dituzte –28 linea, bereziki–.
- Ezkuzaitzetaren garapena egingo du udalak, 10 milioi euroko inbertsioaren bidez.
- Miramongo Teknologia Parkea indartuko dute, eta Zibersegurtasun eraikina inauguratuko dute Zuatzun.
- Etxebizitza turistikoen ordenantza abian jarrita, kontrola mantendu eta areagotuko du udalak.
- Ekialdeko barrutia aurten abian jartzeko asmoa dute.
- Auzoetan hainbat hobekuntza lan egingo dira: Bera Bera, Amarako Karlos I. hiribidea hobetzeko bigarren fasea eta Morlans-Aiete igogailua.
- Herrera eta Trintxerpe arteko lotura bukatuko dute.
- Abiadura Handiko Trenaren geltokiaren lanak esleitzea du helburu udalak.