Donostia Oinez aplikazioa abian da
Herritarrek eskura izango dute hiriko 400 kilometro kale baino gehiagoren informazio kartografikoa.
Donostia.eus webgunean sartuz gero, herritarrek eskuratu izango dute hiriko 400 kilometro baino gehiagori buruzko informazio kartografikoa, baita haien azalera eta altueraren neurketak egin ere.
Sistema berri horren bidez, arriskutsuak izan daitezkeen egoerak aurreikusi daitezke erreskate eta salbamendu egoeretan. Udalak, duela gutxi, hiriko kaleak mapatzea enkargatu du. Guztira laurehun kilometro baino gehiago. Hala, udal teknikariek erraztasunez burutu ditzakete ikuskapenak, neurketa topografikoak eta inbentarioak hiriko edozein txokotan. Orain, informazio baliagarri hori edonoren eskura jarri du udalak, gobernu ireki eta gardena oinarri hartuta.
Aplikazioari esker, adibidez, fatxadekin jardunean dabilen enpresa batek zerbitzuen aurrekontuak erraztasun eta zehaztasun osoz egin ahal izango ditu. Hain konplexuak diren neurketak saihestu ahal izango dira, kostuak murriztuz eta segurtasuna areagotuz. Balorazioak egiazko beharretatik gertuago egongo dira. Herritarrek nahi dituen hiriko espazioak bistaratu ahal izango dituzte, eta baita neurketak egin ere: distantziak azalerak, altuerak…. Hala nola, portaletik edukiontzietara dagoen distantzia, farola baten edo zuhaitz baten altuera eta abar luze bat.
Donostiako Udalak abian jarri du Donostia Oinez aplikazioa. Horri esker, hiriko edozein bazter bistaratu eta neurtu daiteke eta 100.000 irudi kontsultatu. Hala,