Itsasaldiaren eragina, Pasealeku Berrian. (Argazkia: Donostiako Udala)
Itsasaldiak eta denboraleak kalte txikiak eragin ditu Donostiako kostaldean. Leizaola pasealekua eta Haizearen Orrazia dagoeneko zabalik daude, baina Pasealeku Berriak itxita jarraituko du bihar goizera arte.
Martin Ibabes Herri Segurtasun eta Babeseko zinegotziak, Hiri mantentze saileko eta Babes Zibileko hainbat teknikarik, Suhiltzaileek eta Udaltzaingoak Pasealeku Berria bisitatu dute gaur, egoeraren berri izateko. Olatuek eragindako kalteak txikiak izan direla jakinarazi dute. Konponketa lanekin bihar hasiko dira, itsasaldia baretzean.