Topo igarobidearen inguruko parte hartze prozesu bat abiatuko luketen galdetu diete aldundiko bost politikariri
Topo igarobidearen inguruan galdera bat helarazi die Satorralaia bizilagunen mugimenduko kideek Gipuzkoako Batzar Nagusietako bost politikariri, Osoigo plataformaren bitartez. Honela dio galderak: “Prozesu parte hartzaile bat irekitzeko prest egongo zinatekete?”
Galdera, berriz, honako hauek erantzun beharko dute: EAJko Markel Olano, EH Bilduko Xabier Olano, Podemoseko Patricia Gete, PPko Juan Caros Cano eta PSE-EEko Denis Itxaso. Hala ere, galderak 500 pertsonen babesa behar du. Hori dela eta, babesa emateko deia egin du Satorralaia bizilagunen mugimenduak.
Babesa hemen eman daiteke.