Donostia Kulturako ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago
Urtarrilaren 19ra bitarte izena eman daiteke Donostia Kulturako bigarren lau hileko ikastaroetan –otsailetik maiatzera–. Kultur etxeetan edo Internez bidez egin daiteke. Informazio gehiago topatuko duzue helbide honetan.
Besteak beste, ondoko ikastaroak eskainiko dituzte kultur etxeek:
- Aiete Kultur Etxea: Alboka, Ardo dastaketa, Didgeridoo-a, Marra eta letrekin jolasten, Poesia ulertuz.
- Casares Kultur Etxea: Abangoardiako sukaldaritza, Akroyoga, Irrati antzerki tailerra Anartz Zuazuarekin, Sasoiko sukaldaritza, Sukaldaritza begetarianoa, Baratza balkoian, Barreterapia.
- Ernest Lluch Kultur Etxea: Ardo dastaketa, Bitxigintza sortzailea, Aristoteles eta Platonen filosofia, Pintxo sukaldaritza, Parkour gazteentzat.
- Intxaurrondo Kultur Etxea: Baratza eta nutrizioa, Kontakt dantza, Luzapenak eta gorputz jarreraren hezkuntza, Makillajea, Mindfulness eta jarrera bakoirra, Rock and Roll.
- Larrotxene Kultur Etxea: Mosaiko tailerra, Marrazketa, Teknika piktorikoak.
- Loiola Kultur Etxea: Gure hiriko zuhaitz apartak, Harreman osasuntsuak eta menpekotasun emozionala, Graffitia.
- Lugaritz Kultur Etxea: Singleentzako sukaldaritza, Udaberriko sukaldaritza, Baratza ekologikoa, Umorezko bakarrizketak, Ardo dastaketa.
- Okendo Kultur Etxea: Antsietate eta estresaren kontrola, Arte jenio handienak, Gipuzkoako historia, Kaleko artea.