Meltxor, Gaspar eta Baltasar Urumean barrena iritsi dira hirira; 15:30ean, haurrak jasoko dituzte udalbatza aretoan, eta, 18:00etan, hasiko da kabalkada.
Lide Ferreira
Euri zaparradak ez ditu haur eta gurasoak etxetik irtetea saihestu. Izan ere, xede argia zuten gaurko: Ekialdeko Errege Magoak ikustea. Urumean barrena iritsi dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar, eta Frantzia pasealekuan egin dute lehen geldialdia, Gabonetako Azoka bisitatu eta bertan zeuden haurrak agurtu eta euren eskutitzak jasotzeko. Ondoren, auto elegante batean sartu dira eta hiriko hainbat auzo bisitatu dituzte; tartean, Gros, Bidebieta, Intxaurrondo, Amara eta Antigua.
Bazkalostean, udaletxera joango dira Errege Magoak. Zehazki, 15:30ean, haurrei ongi etorria emango diete udalbatza aretoan, 17:30ak arte. Amaitzeko, kabalkada 18:00etan hasiko da, eta Erdialdeko kaleak zeharkatuko ditu. Errege Magoez gain, bertan izango dira: trikitilariak, txarangak, suhiltzaileak, tren turistikoa, autobus turistikoa, Dbusen autobus hibrido bat, Errege Mago bakoitzaren pajeak zein errege postariak eta abere taldeak. Kabalkada 19:00ak inguruan bukatuko da; ondoren, erregeek hainbat ospitale bisitatuko dituzte.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea