Anari eta bere banda.
Anari Alberdi musikaria bandarekin batera ariko da ostegunean, hilak 11, Antiguako
Doka antzokian. Urteko bere lehen emanaldia izango da, eta doan ikusi ahal izango da 20:00etatik aurrera.
Epilogo bat azken lana 2016an argitaratu zuen gipuzkoarrak. Aldiz, iaz
BideHuts zigiluaren
Mirailak bilduma berezian parte hartu zuen. Bi lanak
Badok atarian entzun daitezke.