Egitarauaren lehen aurkezpena egin du dFeria jaialdiak
dFeria Arte Eszenikoen jaialdia martxoaren 5etik 8ra bitartean izango da. Antzerkia, dantza eta askotariko diziplinak ikusi ahal izango dira hiriko bederatzi agertokietan: lau egunetan 33 konpainien 33 ikuskizun eta 37 emanaldi.
Viktoria Eugenia antzokiko eta Antzoki Zaharreko egitarauaren zati bat aurreratu dute:
XXIV.
- Martxoak 5. Dos hermanas antzezlanaren estreinaldia Antzoki Zaharrean (19:00), eta La casa de la llave antzezlana Viktoria Eugenia antzokian (20:30).
- Martxoak 6. Sherezade y las capas de la cebolla antzezlana Antzoki Zaharrean (19:00), eta Tempus Fugit dantza ikuskizunaren estreinaldia Viktoria Eugenia antzokian (20:30).
- Martxoak 7. Tal vez soñar antzezlanaren estreinaldia Antzoki Zaharrean (19:00), eta Man ray dantza ikuskizunaren estreinaldia Viktoria Eugenia antzokian (20:30).
- Martxoak 8. Esto no me lo esperaba antzezlana Antzoki Zaharrean (19:00), eta Luces de bohemia antzezlanaren estreinaldia Viktoria Eugenia antzokian (20:30).