Azu Muguruza entrenatzailea eta Onintza Aduriz jokalaria, Gaskan. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Emakumeen Saskibaloi Ligako seigarren postuan dago IDK Gipuzkoa, eta Espainiako Koparako sailkatzea lortu du. Urtarrilaren 19tik 21era jokatuko dute Kopa, Zaragozan, eta Uni Ferrol izango dute lehenengo aurkaria. IRUTXULOKO HITZA bildu da Azu Muguruza entrenatzailearekin eta Onintza Aduriz jokalariarekin, taldearen berri izateko.
“Gure esku zegoen sailkatzea, gainera, lehenengo mailarako igoera lortu genuen kantxa berean izan zen. Norgehiagoka osoa kontrolpean izan genuen eta amets bat betetzea izan zen”, dio Adurizek pozik. “Niretzat oso garrantzitsua zen taldeak sari hau izatea. Lan handia egiten dugu maila guztietan, eta niretzat saria oso handia da, oso harro nago”, gehitu du Muguruzak.
Ostiraleko astekarian egongo da elkarrizketa osoa irakurtzeko aukera.