Truke azoka egingo dute emakumeen etxean
Truke azoka egingo dute urtarrilaren 22an 18:30ean Donostiako Emakumeen Etxean. Bertan nahi duen orok hartu dezake parte: “Soberan daukagun arropa ekarri eta hemen puntuen truke aldatu dezakezu”. Arropa eramatearen truke lortuko dira puntuak eta puntu horiek beste jantzi batzuengatik aldatu daitezke.
Emakumeen etxeko kideek parte hartzeko deia luzatu dute: “Etorri emakumeen etxera arropa jasotzera eta zure etxean hilda gelditu diren prenda horiei bizitza ematera. Zure zain egongo gara”.