Udaletxean elkartu ziren kirolariak, udal ordezkariekin batera. (Argazkia: Donostiako Udala)
Aurreko urtean emaitza onenak lortu dituzte kirolari donostiarrak omendu berri dituzte Donostia Kirolak eta Donostiako Udalak. Euren modalitatean gehien nabarmendu diren kirolarien lorpenak omentzeko, ekitaldia egin zuten ostegun arratsaldean udaletxean, eta, bertan, 16 kirol egon ziren ordezkatuak. Horrela bada, berrogei Urrezko Kirol Txartela banatu zituzten arduradunek: 36 Espainiako txapelketan podiuma lortu duten edo Europa zein munduko mailako txapelketetan parte hartu dutenei; eta beste lau euren modalitateko ligan lehengo postua lortu edo Espainiako txapelketa edo Kopa irabazi duten taldeei. Sari horri esker, 2018rako Kirol Txartelaren jabe izango dira, doan. Doako txartela 93 kirolarik izango dute aukera eskatzeko.
Saritutako kirolariak:
- Maria Mujika Zubeldia, atletismoa: Espainiako txapelketan zilarra (60m hesiak), Espainiako txapelketan urrea (110m hesiak), Europako Junior txapelketan parte hartzea.
- Nora Orduña Enparanza, atletismoa: Espainiako txapelketan urrea (60m hesiak), Espainiako absolutu txapelketan brontzea (60m/h)
- Trihas Gebre Aunoon, atletismoa: Espainiako Kros Txapelketan urrea, Espainiako 10.000m-ko txapelketan urrea, Espainiako 5.000m-ko txapelketan brontzea.
- Irati Mitxelena Balerdi, atletismoa: Europako Junior txapelketan parte hartzea.
- Clara Azurmendi Moreno, badmintona: Europako Badminton txapelketan 9. postua, Europako Junior txapelketan parte hartzea, Espainiako absolutu txapelketan urrea.
- Naia Daza Arteche, badmintona: Europako Junior txapelketan parte hartzea.
- Nerea Diaz Doval, badmintona: Europako Junior txapelketan parte hartzea, Espainiako txapelketan brontzea (sub-19).
- Alex Prior Majon, eskrima: Munduko Egokitutako Eskrima txapelketan parte hartzea.
- Naroa Perez Sistiaga, gimnasia erritmikoa: Espainiako txapelketan urrea (orokorra), Espainiako txapelketan urrea (mazak), Espainiako txapelketan zilarra (zintak).
- Ainhoa Olarra Mujika, golf: Espainiako Amateur txapelketan brontzea, Europako taldekako txapelketan 4. postua.
- Natalia Aseginolaza Martin, golf: Europan Young Master txapelketan parte hartzea.
- Ainhoa Tolosa Inda, piraguismoa: Munduko Kayak Surf txapelduna.
- Aitor Goikoetxea Astaburuaga, piraguismoa: Munduko txapelketan parte hartzea (C2).
- Enara Ibarburu Altuna, piraguismoa: Munduko Txapelketan zilarra (IC).
- Eneko Auzmendi Alejandro, piraguismoa: Europako Junior txapelketan zilarra (C1), Munduko K1 txapelketan zilarra (taldeka).
- Hodei Crujeiras Bello, piraguismoa: Munduko Kayak Surf HP Junior txapelketan urrea, Munduko Kayak Surf IC txapelketan zilarra.
- Irati Goikoetxea Astaburuaga, piraguismoa: Europako K1 txapelketan zilarra, Munduko K1 txapelketan parte hartzea.
- Mikel Sarasola Arrizabalaga, piraguismoa: Munduko C2 txapelketan parte hartzea.
- Miren Lazkano Zuriarrain, piraguismoa: Espainiako C1 txapelketan zilarra, Munduko C1 txapelketan zilarra, Munduko C1 txapelketan urrea.
- Odei Etxeberria Delgado, piraguismoa: Munduko Kayak Surf IC txapelketan zilarra, Munduko kayak Surf txapelketan brontzea.
- Olatz Garmendia Enparantza, piraguismoa: Munduko kayak Surf Long boat txapelketan brontzea.
- Pau Etxaniz Pal, piraguismoa: Europako C1 Junior txapelketan zilarra.
- Gorka Martin Ortiz de Urbina, piraguismoa: Munduko kayak Surf short boat txapelketan laugarrena.
- Olatz Arregi Altuna, piraguismoa: Europako K1 sub-23 txapelketan parte hartzea, Munduko K1 sub-23 txapelketan parte hartzea.
- Irene Egues Arregi, piraguismoa: Espainiako K1 txapelketan brontzea, Europako K1 txapelketan parte hartzea, Munduko K1 txapelketan parte hartzea.
- Unai Nabaskues Lasheras, piraguismoa: Espainiako K1 taldekako txapelketan brontzea.
- Xabi Olano Ibarra, piraguismoa: Munduko kayak Surf short boat txapelketan brontzea.
- Irati Bordagaray Martija, piraguismoa: Munduko kayak Surf short boat txapelketan zilarra.
- Xanet Etxarri Urresti, piraguismoa: Munduko K1 junior txapelketan parte hartzea, Europako C1 txapelketan parte hartzea.
- Oier Uruburu Moyua, piraguismoa: Munduko Kayak Surf txapelketan parte hartzea.
- Lucas Egibar Breton, snowboard: Espainiako Snowboard txapelduna, Munduko Snowboard txapeldunordea.
- Jurgi Zulaika Aranburu, SUP:Europako SUP txapeldunordea (selekzioa).
- Fernando Mitxelena Mugerza, tiro olinpikoa: Munduko egokitutako tiro olinpikoko txapelketan parte hartzea, Espainiako egokitutako Tiro Olinpikoko txapelduna.
- Richard Oribe Lumbreras, igeriketa: Espainiako txapelketan urrea 200m libre S4, Espainiako txapelketan urrea 100m libre S4, Espainiako txapelketan urrea 400m libre S4, Espainiako txapelketan urrea 50m libre S4.
- Felipe Montoya Pulgarin, irristaketa artistikoa: Espainiako Irristaketa Artistikoko txapelketan brontzea.
- Jon Santacana Maiztegi, eskia (egokituta): Munduko Eski txapelketan zilarra (Slalom), Munduko Eski txapelketan zilarra (jaitsiera), Munduko txapelketan zilarra (Slalom erraldoia).
- Donostriarra arraun elkartea, arrauna: Espainiako Itsas-arraun txapelketan urrea.
- CHH Txuri Urdin, izotz Hockeya2016/17 ligako txapelduna, 2017ko Kopako txapelduna.
- CH Txuri Berri Curling, curling-a, Espainiako txapelketan zilarra eta brontzea (BM), Espainiako txapelketan urrea eta brontzea (Mistoa), Espainaiko txapelketan urrea (gizonak eta emakumeak), Europako txapeldunak (gizonak eta emakumeak).
- Donostiako Atletiko, softbol: Kopako txapeldunak 2017, Europako txapeldunordeak.