60 pisu turistiko itxi ditu hiru hilabetetan etxebizitza turistikoen ordenantzaz arduratzen den ikuskaritzak
Etxebizitza turistikoek legea betetzen dutela ziurtatzeaz arduratzen den lan taldeak 60 pisu turistiko itxi ditu hiru hilabetetan. Hamar lagunez osaturiko lan taldea arduratzen da etxe turistikoen ordenantzaren ikuskaritzaz; udaltzaingoko bost kide eta Hirigintza saileko beste bost teknikari.
Guztira, 536 salaketa espediente jaso dituztela azaldu dute. Salaketa guzti horietatik, momentuz, 60 pisu turistiko itxi dituzte egungo araudiarekin bat egiten ez dutela argudiatuta. Gainera, horietatik bi zigilatu egin behar izan dituzte ixteko agindua bete ez dutelako. Bestalde, azaldu dute beste 221 espediente daudela tramitazioan, eta horietatik 135 klausurakoak direla.