Mons pasealekua.
Hilabeteko epean hasiko dira hiriko
hamabi kaleren galtzadak berritzen. Tokiko Gobernu Batzordeak 2017ko aglomeratu kanpaina onartu du. Miguel Angel Diez Mantentze Lanetako zinegotziak esan duenez,
15 egun inguruko iraupena izango dute kale bakoitzaren lanek “eguraldiak laguntzen badu”.
Berrituko dituzten bideak ondorengoak dira:
Gasteiz eta Artolategi kaleak, Ategorrietako hiribidea, eta Izostegi, Mikeletegi, Mirakontxa, Sanserrea pasealekua, Txingurrianea, Errotaburu, Mons, Zarategi eta Foruen pasealekua.
666.823 euroko aurrekontua dute lanek, eta ORSA enpresa arduratuko da horietaz.