Supermerkatuaren aurrean egin zuten protesta. (Argazkia: ELA)
Autobus geltoki nagusian supermerkatu bat ireki dute, igande eta jai egunetan irekitzeko asmoarekin. Hori dela eta, langileen eskubideak defendatzeko, ELA eta LAB sindikatuek protesta egin zuten asteazkenean supermerkatuaren aurrean, eta beste bat egitekoak dira igandean. “ELA eta LAB sindikatuok uste dugu irekiera horiek ezin direla onartu, ondorioak oso kaltegarriak direlako”. Azken batean, sindikatuen ustez, halako egunetan irekitzeak ez du kontsumoa handitzen, ez ditu lanpostu gehiago sortzen, eta kontsumitzaileek ez dute eskatzen. Horrela, supermerkatuko zuzendaritzari eskatzen diote bere erabakia birpentsatzeko. Bestalde, kontsumitzaileei elkartasuna erakusteko eskatu diete, beren erosketak astean zehar eginez.