Hamalau donostiarren oroitzapenak jaso ditugu, San Sebastian egunaren atarian
San Sebastian bezpera eta eguna bizitzeko modu asko daude. Hamalau donostiarren bizipenak irakurri ahal izango dira, bihar, IRUTXULOKO HITZAren astekarian. Hain zuzen, hitzez zein irudiz osaturiko bilduma. San Sebastian eguneko argazki bana bidali dute protagonistek, horrekin loturiko bizipenarekin batera.
Nola bizi eta sentitzen dute San Sebastian eguna gure hamalau protagonistek? Alicia Amatriain (dantzaria), Amaia Almirall (EH Bilduko zinegotzia), Asier Hernandez (aktorea), Miren Albistur (PPko zinegotzia), Eneko Goia (alkatea), Koldo Almandoz (zinema zuzendaria), Aiert Beobide (dantzaria), Amaia Sexmilo (arraunlaria), Ion Lopez (Euskadiko Filmategia), Ane Oiarbide (PSE-EEko zinegotzia), Koldo Soret (musikaria), Oihana Maritorena (aktorea), Klara Badiola (aktorea) eta Amaia Martin (Irabazi Donostiako zinegotzia).