
Egiako Aitor ikastolak 50 urte bete ditu 2017-2018 ikasturtean. Hori dela eta, ikasturtean barrena hainbat jarduera antolatu ditu, eta horien artean, Superlaguna ipuin kontalaria dago. Igandean egingo dute ospakizunerako dirua biltzeko jarduera hori, Maria Reina elizaren antzokian (Ametzagaina, 58), 17:30ean. Sarrerak 5 euroan salgai jarri dituzte ikastolako idazkaritzan, eta Arkatza eta Easo liburu dendatan; egunean bertan ere sarrerak erosteko aukera egongo da leihatilan, 16:30etik aurrera.
Sinopsia: Euskal Herriak Superheroi bat behar du. Tira, ez soilik Euskal Herriak, mundu osoak behar du, baina Euskal Herritik hasiko gara, Ez da lan makala. Mundu hobe bat eraikitzeko beharrezkoa dugu superheroi hau, Elkartasuna, aniztasuna, berdintasuna… agortzear dauden baloreak aldarrikatu eta praktikatzen ditu Superlagunak.