Ainara Ortegaren ahotsa eta Iñaki Salvadorren pianoa izango dira larunbatean Miramongo Matinéean protagonista. Bertan, Ortegaren ia hogei urteko musikari ibilbidea errepasatuko dute.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren ganbera zikloa da Miramongo Matineéa. Azaldu dute larunbatean Ortegaren ahotsa eta Salvadorren pianoa entzuteaz gain Ortegaren ibilbideko uneak gogoratuko dituztela: “Ainarak guztion gaitzak uxatzen ditu kantuz, bere ahotik jariatzen den argiak alaitasunetik argitzen baigaitu. Baina ez dago arinkeriarik
standard zaharrak irudikatzeko erabiltzen duen
scat erritmikoan, argi baitauka ez dagoela penaz ez hiltzea baino gauza serioagorik”.
Iñaki Salvadorrek pianoarekin lagundu bitartean, besteak beste, honako abestiak eskainiko dituzte: Charlie Parker-en eta Miles Davisen
Donna Lee, Eddie Jeffersonen
Moody’s Mood for Love eta Vinicius de Moraesen
Chega de Saudad. Horiekin batera abe
stuko dituzte Baga, biga, higa, Mikel Laboaren
Lizardi eta baita Chopinen musika ere.
Sarrerak
hemen eta Kursaaleko leihatilan daude salgai 7 euroren truke.