Onintza eta Joxe Manuel Odriozola. (Argazkia: Malen Aldalur)
Aita-alabak dira Joxe Manuel eta Onintza Odriozola. Autodidakta eta idazlea da aita eta ikertzailea eta EHUko irakaslea alaba. Elkarrengandik asko ikasi dute eta ikasten jarraitzen dute.
Onintza Odrizolak ETAren lehen urteak aztertu ditu bere doktorego tesian. Fenomeno sozial zabal samarra izan zela ondorioztatu eta ETA mugimenduak inguruan sortutako oihartzuna aztertu ditu. Joxe Manuel Odriozolak, aldiz, ‘Nora goaz euskalduntasun honekin’ liburua argitaratu du orain dela hilabete batzuk.
Biak elkartu ditu IRUTXULOKO HITZAK euskaraz, naziotasunaz, abertzaletasunaz eta beste hainbat kontuz hitz egiteko. Elkarrizketa irakurgai egongo da ostiraleko astekarian.