Jaurlaritzak Topoaren igarobidearen lanen inguruan informatzeko bilerak bertan behera utzi dituela salatu dute
Satorralaia bizilagunen mugimenduak salatu du Eusko Jaurlaritzak bertan behera utzi dituela Topoaren igarobidearen lanen inguruan informatzeko bizilagunekin egiten ari diren bilerak.
“Antza denez, enbarazu egin diote bilera horietan hainbat bizilagunek egin dituzten adierazpen kritikoek eta bildutako jendeak eztabaidagai horien berri izateak”, azaldu dute Satorralaiako kideek. Gaineratu dute lanetako lehen indusketa lanak datorren astean Antiguako Pio Barojan hasiko direla: “Gauzak horrela, joan den asteartean Tabakaleran egindako saioan jakinarazi zuen bilera gehiago ez duela deituko, eta aurrerantzean bizilagun kaltetuekin banakako komunikazio indibidualizatura mugatuko dela”
Satorralaiak gogor kritikatu du Jaurlaritzaren jarrera eta salatu du, orain, partaidetzarako aukerak “hutsaren hurrengoan” geratzen direla.