Iaz irten ziren lehen aldiz Martuteneko kaldereroak.
Martutenen gogoko dute kaldereroz mozorrotzea, eta otsailaren 2an hartuko dute horretarako parada. Gaztelekutik irtengo dira 18:00etan, eta auzoan barrena ibiliko dira.
Egun handia iritsi aurretik, entseatzeko bi egunetan geratuko dira: urtarrilaren 25ean, eta otsailaren 1ean, 18:00etan, Gaztelukuan.