Polemika sortu dute Maria Elosegik orain dela urte batzuk egindako adierazpenek
Giza Eskubideen Europako Auzitegirako epaile aukeratu berri dute Maria Elosegi donostiarra. Harreman homosexualak promiskuitatearekin eta gaixotasun fisiko nahiz psikikoen gorakadarekin lotu izan dituela argitaratu du Eldiario.es agerkariak.
Azaldu dute homosexualitatearen kontra idatzi duela bere zenbait lanetan eta “Zenbait ideologiek” genero kontzeptua “manipulatu” dutela ere salatu izan duela.
“Identitate sexuala, biologikoarengandik aparte eraikitzea posible da, nahiz eta horren emaitza ziurrenik ez den positiboa izango, pertsonalitatearen eraikuntzan eragingo du”, adierazi zuen epaileak almudi.org Opus Deiri loturiko agerkarian egindako elkarrizketan. Hark esandako hainbat aipu bildu ditu Eldiario.es agerkariak.