Iñaki Jauregi eta Fernando Diez, jasotako oroigarriarekin. (Argazkia: Bera Bera)
Bera Bera klubean 30 urte bete dituzte Fernando Diezek eta Iñaki Jauregik. Klubeko presidentea da Diez aspalditik, eta, Jauregi, berriz, presidente ordea. Biak ere oso maitatuak dira klubean, eta ongi merezitako omenaldia jaso dute. Oroigarri bana oparitu diete bi lagunei, oroigarri eta esker gisa; klubaren logoa irudikatzen duen eskultura du piezak, eta, oinarrian, “30 urte bultzaka” testua du idatzia.