"Guztiok batera gaude eskolan eta eskola kirolean banandu egiten gaituzte, ez du zentzurik"
Kirolarekiko zaletasunak eraman zuen Itsaso Nabaskues (Amara Berri, 1990) Soin Hezkuntzako ikasketak egitera. Futbol jokalari gisa aritu da Oiartzunen, Realean eta Athleticen. Orain, inklusioa heziketa fisikoan gaitzat hartuta, tesia egiten ari da, EHUn.
Uste du unibertsitatean ez zaiola behar beste garrantzi ematen inklusibotasunari eta horren beharra azpimarratu du. Bestalde, uste du eskola kirolean ez direla baldintza egokiak ematen inklusibotasuna lantzeko, eta generoari dagokionez ere hainbat bereizketa atzematen ditu.
Horiez eta beste hainbat kontuz hitz egin du IRUTXULOKO HITZAk Nabaskuesekin. Ostiraleko astekarian egongo da elkarrizketa irakurgai.