Donostiako Gure Esku Dagok 2.000 sinadura lortu ditu, oraingoz
8.000 sinadura lortu behar ditu Donostiako Gure Esku Dagok udazkenean galdeketa egin ahal izateko. IRUTXULOKO HITZAk jakin ahal izan duenez, oraingoz, 2.000 sinadura inguru lortu dituzte.
Antolatzaileek azaldu dute auzo aurkezpenak egiten ari direla orain. Antigua, Gros, Parte Zaharra, Martutene eta Erdialdea egin dituzte dagoeneko eta datorren hilean Egia, Añorga, Intxaurrondo eta Aieten egingo dituzte. Sinadurak biltzeko mahaiak jartzen dituzte larunbat eguerdian hiriko auzoetan.
Bestalde, azaldu dute Gure Esku Dago dinamikak ekainaren 10erako deitu duen giza katearekin uztartu nahi dutela galdeketa. Azkenik, otsailaren 7an 19:00etan herritarren intuna landuko dute Eureka museoan. Bertan parte hartuko dute Josu Etxaburu, Mikel Irizar, Lorea Agirre eta Iñaki Goirizelaiak, Idurre Eskisabelen gidaritzapean.