Erraustegia egiten ari diren langileen lan baldintzak salatu dituzte. (Argazkia: Malen Aldalur)
Zubietako errauste plantako obran ez dela Lan Prebentziorako Legea betetzen salatu du LAB sindikatuak. Azaldu du LABek Gipuzkoako obretara aldika egiten dituen bisitetako batean jakin ahal izan zuela Zubitako errauste plantaren eraikuntzako hitzarmena ez zela betetzen.
Hori dela eta, salaketa jarri zuten lan ikuskaritzan abenduaren 4an. Beranduago obrara beste bisita bat egin zutela azaldu dute: “Obra horretan zeuden garabiek legeak dioena ez dutela betetzen ikusi genuen. Hain zuzen ere, laneko gune berean 5 garabi lanean zeunden, eta, hortaz, beste salaketa bat jarri genuen”. Bestalde, salatu dute urtarrilaren 10ean egindako bisitan garabiek bere horretan mantentzeaz gain, anemometroek ez zutela funtzionatzen.
Lan Ikuskaritzak enpresei arazoa konpontzeko agindu zien. Era berean, Lan Ikuskaritzak pebentzio planean jasota egon behar zela dio. LABek salatu du interes politiko eta ekonomikoak langileen segurtasun eta osasunaren gainetik jartzen ari direla.