Euskara ikasteko diru-laguntzen epea zabaldu du udalak
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak 2017-2018 ikasturteko diru-laguntzak eskatzeko epea ireki du. Otsailean hasten diren ikastaroen laguntza hilaren 28ra bitarte eskatu daiteke. Autoikaskuntza, Barnetegi eta Udako Ikastaroei dagokienez, ikastaroa hasi eta 30 eguneko epean.
Laguntzak jasotzeko hainbat baldintza bete behar dira:
- 16 urtetik gorakoa izatea, Donostian erroldatua egotea, eta hirian duen enpresa edo entitate batean lan egitea.
- Eskaera behar bezala aurkeztu behar da, derrigorrezko dokumentuekin eta dagokion epean.
- Ikastaroa bukatzerako matrikula ordainduta izan beharko du eskatzaileak.
- Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumak jasotzen dituen azpimailetako bat gainditzea, gutxienez.
- Zerga ordainkizunetan egunean egotea (Ogasuna eta Udal Zerga Biltegiko Atala) eta Gizarte Segurantzaren aurrean.
- Euskara Zerbitzua: 9:00-14:00.
- UdalInfo bulegoak: Udaletxeko bulegoa, 9:00-14:00 eta 16:00-18:00.
- UdalInfo: Altza, 9:00-14:00.
- UdalInfo: Morlansko bulegoa, 9:00-14:00.