Serrullak aurrerapen abestia aurkeztu du
Abizena hartu du izen artistiko gisara, eta aurki lehendabiziko diskoa aterako du Iñigo Serrulla donostiar gazteak. Aurrerapen gisara Bonds kantua aurkeztu du. Andoni Etxebeste, Mikel Alonso eta Eneko Ramos musikarien laguntza izan du lana osatzeko. Grabaketak, berriz, Usurbilgo Higain estudioetan egin ditu Haritz Harreguy teknikariarekin.