Ahed Tamimi aktibista palestinarraren liberazioa aldarrikatzeko kontzentrazioa egingo dute bihar
Palestinarekin Elkartasuna Plataformak Israelek preso dituen Ahed Tamimi aktibista gaztearen eta preso palestinar guztien askapena aldarrikatzeko kontzentrazio bat antolatu du biharko.
16 urteko gazte palestinarra abenduaren 15ean atxilotu zuten bere ama eta lehengusinarekin batera, besteak beste, soldadu israeldar bat erasotzea egotzita. Borroka palestinarraren ikur bilakatu den nerabe honi 12 kargu desberdin leporatzen dizkio orain auzitegi militar batek.
Ekitaldia 19:30etan izango da, Donostiako Bulebarrean.

