Bera Berak liga irabazteko lehian dagoela erakutsi du
Asteburu ona izan da, oro har, Donostiako lehen mailako kirol taldeentzat. Eskubaloian, Bera Berak aise irabazi dio Bidebietan Castello taldeari eta ligako bigarren itzulia ezin hobeto abiatu du. Bi puntura dute lehen postua. Futbolean, gizonezkoek garaipen garrantzitsua lortu dute, eta neskek berdinketa harrigarria. Izotz hockeyan Txuri Urdinek irabazi egin du, eta saskibaloian, Gipuzkoa Basketek galdu. Hona hemen jarraian emaitza guztiak.
ESKUBALOIA
Emakumezkoen Ohorezko maila, 14. jardunaldia
- Bera Bera 31 – Castello 18.
- Gipuzkoa Basket 80 – Kanaria Handia 87.
- Majadahonda 2 – Txuri Urdin 4.
- Reala 5 – Deportivo 0.
- Bartzelona 0 – Reala 0.

