Jose Barea artista madrildarra. (Argazkia: Cristina Enea Fundazioa)
Cristina Enea Fundazioak
Jose Barea artista madrildarraren
Bestiarium argazki erakusketa jasoko du ostegun honetatik aurrera, Egiako parkeko Ingurumen Baliabideen Etxean. Penintsulako etxeko-abere autoktono desberdinen 50 irudi inguruk osatzen dute Erdi Aroko bestiario moduan aurkezten den bilduma hau.
Erakusketa
apirilak 29ra bitarte egongo da ikusgai. Bareak irekiera ekitaldian hartuko du parte,
18:30etan bisita gidatu bat eskaini eta argazki proiektu honen xehetasunak bisitariei azaltzeko.