Ohiz kanpoko bilera deitu du Satorralaiak Topoaren igarobidearen lanak geratzeko
Hasi dituzte dagoeneko Topoaren igarobidea eraikitzeko lanak eta Satorralaia bizilagunen mugimenduak ohiz kanpoko bilera deitu du: “Eusko jaurlaritzak metroaren obrak hasi ditu, eta egoeraren larritasunaren aurrean herritarren erantzuna bultzatu behar dugu”. Bilera ostegunean egingo dute 19:00etan Karmeliten parrokiko zine aretoan.
“Gaurkoan inoiz baino gehiago, jendartean arbuio zabala jasotzen duen metroaren pasantea geldi dezaten exijitzeko mobilizazio eta ekimen berriak abian jartzea behar beharrezkoa da”, azaldu du Satorralaiak.