Tatuatzaile bat atxilotu dute hainbat sexu eraso egitea egotzita
Udaltzaingoak 9 salaketa jaso ditu tatuatzailearen aurka, gehienak emakumeenak. Udalak azaldu du lehen egunetik aritu dela udaltzaingoa lanean eta jarritako salaketetan arau-hauste penala egon daitekeela ikusita, azkenean, atxilotu egin dutela Parte Zaharrean denda zuen tatuatzailea. Hurrengo orduetan epailearen aurretik pasako da.