Itziar Ituño aktoreak Laurobaren azken kontzertura joateko deia egin du
Donostiako Lauroba taldeak agur esan du. Donostiako Dokan emango dute azken kontzertua, martxoaren 3an. Sare sozialen bidez jakinarazi dute taldea desegingo dutela, eta taldearen lehen pausoak gertutik jarraitu zituen pertsona baten bideoa zabaldu dute, Itziar Ituño aktorearena. “Norbaitek ezagutu bazuen Lauroba taldearen hasiera hori Itziar Ituño da. Gure maketako abestien letra asko bereak dira, eta bere bultzadari esker lortu genuen 14 urte bueltaka iraun duen gurpil hau martxan jartzea. Bideo eder honetan gure azken kontzerturako gonbitea duzue”, azaldu dute taldekideek. Ituñok Laurobaren azken kontzertura joateko deia egin du.
Erlazionatutako edukiaLauroba taldeak agur esan du