Antiguako inude eta artzainen konpartsa. (Argazkia: Antiguotarrak dantza taldea)
Inauterietako konpartsek Erdialdeko kaleak hartuko dituzte asteburuan. Antiguan, ordea, kaldereroek eta inude eta artzainek girotuko dute auzoa. Ostiral arratsaldean zartagin eta mailu hotsak izango dira nagusi. Benta Berriko kiroldegitik abiatuko dira 20:30ean, eta handik Matia kalera joango dira, Txalupagillene plazan kanpamendua jartzeko. Handik Errotatxo plazara joango dira, eta han bukatuko da ibilbidea, 23:30ak inguruan.
Larunbatean inude eta artzainak aterako dira, Antiguotarrak dantza taldeak antolatuta. Eguerdian, hamabietan, abiatuko dira merkatu zaharretik. Ondoren Matia kalean zehar joango dira Benta Berriraino, eta handik berriz itzuliko dira, ibilbidea frontoian bukatzeko.