
Martxoaren 11n
V. Bakarrik Hobeto Fest jaialdia egingo dute Egiako Le Bukowski aretoan. Bosgarrenean ere bakarlariak izango dira agertokiko protagonistak. Guztira, lau izango dira, bi mutil eta bi neska:
Anari, Jon Basaguren, Libe eta Oza. 18:00etan hasiko da eta sarrerak 5 euro balio ditu aurrez, eta 7 euro egunean bertan. Antolatzaileek jaialdiaren kamiseta eta poltsak atera dituzte.