'Bakarrik Hobeto Fest' jaialdia bosgarrenez, martxoaren 11n
Martxoaren 11n V. Bakarrik Hobeto Fest jaialdia egingo dute Egiako Le Bukowski aretoan. Bosgarrenean ere bakarlariak izango dira agertokiko protagonistak. Guztira, lau izango dira, bi mutil eta bi neska: Anari, Jon Basaguren, Libe eta Oza. 18:00etan hasiko da eta sarrerak 5 euro balio ditu aurrez, eta 7 euro egunean bertan. Antolatzaileek jaialdiaren kamiseta eta poltsak atera dituzte.