"Egunero maratoi bat korritzea erokeria bat da, baina esperientzia izugarria izan da"
Txikitatik kirolari amorratua izan da Sarah Ugarte (Donostia, 1986), baina bere gaitasunak muturrera eraman behar izan ditu ETB1-eko Gailurra Xtreme saioan parte hartzerakoan. Bataz beste, 42km egin dituzte korrika programako lehiakideek atal bakoitzeko. Maratoi bat eguneko, alegia.
Perdido mendiraino abiatu duten lasterketaren laugarren atala igorriko du bihar gauean (22:30) euskal kate publikoak eta Ugartek, aurreko egunetako esfortzuak eragin dion belauneko lesioari aurre eginez, lehian jarraituko du beste behin bere taldekideekin batera.
Trail lasterketetan iaioa den intxaurrondoko gazte honekin egon da IRUTXULOKO HITZA, programan bizitako esperientziaz hizketan. Elkarrizketa osoa ostiraleko astekarian egongo da irakurgai.