Greba feminista antolatzeko bilera egingo dute Txondorran
Emakumeen* greba feminista egingo dute martxoaren 8an Emakumeen Mundo Martxak deituta, Emakumeok* planto lelopean. Greba deialdia antolatzeko hainbat bilera egin dituzte, eta hurrengoa gaur, asteazkena, izango da 19:00etan Txondorran.
Donostiako Mugimendu Feministak deitu du bilera eta ahalik eta emakume gehien biltzeko deia egin du.