
Euskal Herriko memoria historikoarekin lotutako
Pasaiako badia ikerketa-dokumentala emango dute ostegunean Amarako Kaxilda liburu dendan, 18:00etan. 1984ko martxoaren 22an Espainiako Poliziak Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituen Pasaian, eta han gertatu zenari buruzko kontakizuna egin dute Oinatzak Produkzioak taldeko kideek.
Pasaiako badian poliziak Jose Mari Izura, Rafa Delas, Dioni Aizpuru eta Pedro Mari Isart hil zituen egun hartan. Gorpuek, guztira, 113 bala-zulo zituzten.
Dokumentalean, hildakoen senideek parte hartu dute, baita Joseba Merino eta Rosa Jimeno ere, gertaeren lekuko zuzenek. Horrez gain, Pasaiako herritarren testigantzak bildu dituzte eta baita Santi Gonzalez eta Miguel Castells abokatuen adierazpenak ere. Carlos Garaikoetxeak, Paco Etxeberriak, Fernando Orgambidesek (El Paiseko kazetaria ohia), eta Enrique Villarrealek
El Drogas hitz egin dute ere dokumentalean.
Proiekzioaren ondoren solasaldia egingo dute eta bertan parte hartuko dute Joseba Merinok eta Rosa Jimenok, baita Iñaki Egaña historialariak eta Miguel Castells abokatuak.