'Tenpluak erre', Liher taldearen lan berria
Liher taldeak bere bigarren diskoa aurkeztu du: Tenpluak erre. 2017. urte hasieran hasi ziren bigarren diskoarekin eta urte betean borobildu duten lanarekin gustura geratu dira. Azaldu dute Hauts izeneko beraien lehen diskoak baino rock kutsu handiago duela.
11 abestiz osatua dago diskoa eta hitzek “ironiarako eta bigarren irakurketetarako” atea zabalik uzten dutela dioten arren, “musikak gordintasuna besarkatu duen bezala, letrak ere kritika zorrotzera” hurbildu direla azaldu dute. Diskoa autoekoitzi egin dute, eta IN eta Tio Pepe estudioetan grabatu dute. Nahasketez berriz, Karlos Osinaga arduratu da.
Disko berriren aurkezpen jira hasiko dute martxoaren 3an, Donostian eta hilabete osoan arituko dira batetik bestera.
Martxoak 3.- Donostia, Dabadaba
Martxoak 6.- Gasteiz, Parral
Martxoak 8.- Bilbo, Kafe Antzokia.
Martxoak 10.- Oñati, Antixena gaztetxea.
Martxoak 16.- Baiona, Zizpa gaztetxea.
Martxoak 23.- Legorreta, Antzokia.
Martxoak 24.- Iruñea, Terminal.
Diskoaren inguruko hainbat xehetasun azaldu dizkigu Lide Hernando taldeko abeslariak: