Behin behineko espetxealdia ezarri diote hainbat sexu eraso egitea egotzi dioten tatuatzaileari
Tatuatzaile bat atxilotu zuen Udaltzaingoak otsaila hasieran hainbat sexu eraso egitea egotzita. Guztira, 15 salaketa jaso dituzte haren aurka. Jaso dituzten salaketen artean arau hauste penalak eta sexu erasoak daudela jakinarazi zuen Martin Ibabe segurtasun zinegotziak.
Otsaila hasieran hasi ziren erosak salatzen sare sozialen bitartez, ondoren, tatuaje dendaren erakusleihoa pintaketaz josi zioten.