Giza Eskubideen Zinemaldiko Gazte Epaimahaian izena emateko epea zabalik
Apirilaren 20tik 27ra bitartean izango da 16. Giza Eskubideen Zinemaldia. Gazte Epaimahaia 18 eta 30 urte arteko 150 gaztek osatuko dute, eta izena emateko epea zabalik dago apirilaren 8ra bitarte. Zinema jaialdiaren webgunearen bidez eman behar da izena.
Izena ematen dutenen artean zozketa egingo da apirilaren 9an, eta webgunearen bidez emango dituzte ezagutzera irabazleen izenak. Aurreko urtetan bezala, epaimahaian parte hartzeak unibertsitateko ECTS kredituak jasotzeko aukera ematen du. Horiek horrela, EHUko Gipuzkoako Campuseko, Mondragon Unibersitateko Ikus-entzunezko graduko, eta Deustuko Unibertsitateko ikasleek jasoko dituzte kredituak.
Epaimahaikide lana egingo duten gazteen artean Saharako errefuxiatuen kanpamentuetan egiten den FiSahara zinemaldirako bi bidaia zozkatuko dira. Gainera, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko, Victoria Eugenia Antzokiko saioetarako bi bonu emango zaizkie.
Epaimahaiak film labur onenaren saria aukeratuko du, 3.000 euroko balioa duena. Giza eskubideen inguruko sentsibilizazioa eta zinemagintzaren kalitatea kontuan izango ditu epaimahaiak.

