Gizon bat atxilotu du Udaltzaingoak droga trafikoa egotzita

droga_trafikoa

Udaltzaingoak atxilotuari atzemandakoa. (Argazkia: Donostiako Udala)

Udaltzaingoaren Delitu-Ikerketa Unitateko Agententek pertsona bat atxilotu zuten astelehenean Eskalantegi kalean, osasunaren aurkako ustezko delitua egotzita. Duela aste batzuk hasitako ikerketaren ondorioa da. Hain zuzen, Udaltzaingoak Pasaiarekin muga egiten duen auzoan atzeman zuen heroina trafikoa handitu zela. 50 urteko gizona da atxilotua, eta droga salerosketan zebilela harrapatu zuen Udaltzaingoak. Ondoren, bere etxebizitzan egindako miaketan honakoa konfiskatu zitzaion: 5 gramo heroina, balantzak, saltzeko hainbat gailu eta hamaika mila euro. Behin epailearen aurretik pasata, kartzelan sartzeko agindua eman du.
HITZAkide HITZAkide