Satorralaia bizilagunen mugimenduko kide bat zigortu dutela salatzeko elkarretaratzea egingo dute

Hainbat eragilek elkarretaratzea egin dute udaletxe aurrean herritarren parte hartzea eskatzekoElkarretaratzea egingo dute datorren asteartean, otsailaren 13a, 09:00etan epaitegien aurrean Satorralaia bizilagunen mugimenduko kide bat zigortu dutela salatzeko, honek helegitea jarri du zigorraren aurka. Azaldu dute elkarretaratzea baliatuko dutela Mozal Legearen aurka protesta egiteko.  Izan ere, 2016ko azaroaren 16an, udalak ‘Demokrazia Zuzen Modernoari buruzko Foro Globala’ antolatu zuen, udaletxearen aurrean herri mugimendu ugarik egin zuten protestaren harira zigortu dute Satorralaiako kidea. “Ekitaldi hura hipokrita eta zinikoa zelakoan, herri mugimendu guztiei deialdia egin genien Satorralaia bizilagunen mugimenduak errealitatean bizi ditugun parte hartze falta eta inposaketa egoerak ikustarazteko, bai Metroaren pasantearen aferan eta errauskailuaren auzian, etxe kanporatzeen auzian, eta abar”, diote deitzaileek.
Ertzaintzari kontzentrazioa komunikatu zion kideak tokia zehaztean Udaletxearen helbidea jarri zuen paperean: “Elkarretaratzearen egunean, ordea, bildutako talde sozialak eta pankartak asko ginela ikusita eta trafikoa ez oztopatzearren, kontzentrazioa eraikinaren atzeko aldetik aurrera mugitzea erabaki genuen, Alderdi Ederrera, pankarta guztiak lerroan zabalduz nazioarteko gonbidatuei harridura eta interesa eragin zien aldarrikapen pasillo ikusgarria osatu genuen”, diote Satorralaiako kideek. Satorralaiaren iritziz, elkarretaratze hori molestagarria gertatu zitzaien agintariei eta Ertzaintzak 100 euroko isuna jarri zion manifestazioaren jakinarazpena egin zien kideari, elkarretaratzea Ijentea kaletik Alderdi Ederrera aldatzeagatik.
HITZAkide HITZAkide