Rekalde taberna pilotaleku bihurtuta.
Parte Zaharreko Rekalde tabernakoak serio demonio ibili dira inauterietarako prestaketa lanetan, eta gaur erakutsi dute euren esfortzuaren emaitza ikusgarria. Rekalde Jai Alai Pilotalekua bihurtu dute auzoko taberna. “Pilotalekura” joan eta pilotarekin lotutako mozorroekin joateko deia egin dute: artekariak, argazkilariak, publikoa, botileroak, pilotariak… denak ongi etorriak izango dira!