Diru sarrerak Bermatzeko Errentaren murrizketen aurka asanblada egingo dute hiriko hainbat eragilek
Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren (DBE) murrizketen aurka asanblada deitu dute Duintasuna elkarteak, Gipuzkoako Stop Kaleratzeak plataformak eta Korrika Prekarioa lantaldeak. Asanbada astelehenean, otsailaren 19an, egingo dute 19:00etan Komite Internazionalistaren egoitzan.
Hiriko eragile feminista, auzo elkarte, sindikatu eta pobreziaren eta prekarietatearen aurka lan egiten duten eragile guztiei luzatu diete asanbladan parte hartzeko deia. Helburuak honakoak direla azaldu dute: 2017an Gipuzkoan hasitako elkartasun lana jarraitzea eta zabaltzea; osatutako manifestuarentzat atxikimendua lortzea, ezatabaidatzea eta adostea; eta Eusko Jaurlaritzak DBEn egin nahi duen erreformaren aurrean gizarte mugimendu eta elkarteen erantzuna onartzea.