Liga bideratuta utzi du Txuri Urdin izotz hockey taldeak
Ligako lehen postua ziurtatzeko pausu garrantzitsua eman zuen atzo Txuri Urdin izotz hockey taldeak bigarren postuan dagoen Jacaren aurka garaipen erosoa lortuz. Futbolean, neskek garaipen nabarmena lortu zuten Madrilen kontra, gizonezkoek Santiago Bernabeu zelaian galdu zutelarik. Gipuzkoa Basketek, bere aldetik, ezin izan zuen Zaragozaren aurka garaipena lortu. Hemen duzue asteburuko kirol agenda:
FUTBOLA
Gizonezkoen lehen maila, 23. jardunaldia
- Real Madril 5 – Reala 2.
- Reala 3 – Madril 0.
- Gipuzkoa Basket 94 – 99 Zaragoza.
- Jaca 0 – 5 Txuri Urdin.