Donostia Kulturarentzat urte ona izan da 2017a
Kultur Hiriburutza gaindituta, 2017aren balantzea egin du Donostia Kulturak. Urte ona izan dela azpimarratu dute, gaur aurkeztu duten memoriaren bidez. Miren Azkarate Euskara zinegotziak, Jon Insausti Kultura zinegotziak, Alfonso Gurpegi Festa Jardueretako zinegotziak eta Jaime Otamendi Donostia Kulturako zuzendariak eskaini dituzte datu esanguratsuenak.
Hiriko kultur etxeek 1.383.235 bisita izan zituzten pasa den urtean. Gero eta bisita gehiago direla azpimarratu dute, eta hiriaren arnasbidea direla. Horrekin batera Donostia Kultura sendotu egin dela esan dute, zerbitzu eskaintza zabalaren bidez elkarte, kultur eragile eta zaleentzako sarbide gisara.
DK markak dagoeneko 20 kultur atal biltzen dituela adierazi dute. Horrekin batera, Donostia Kultura Klubak 100.000 bazkideen langa gainditu du.