Hiriek sarean lan egitearen garrantzia azpimarratu du Eneko Goiak
Hiri-Plangintza Estrategikoko Jardunaldiari hasiera eman diote gaur Iruñean, Eneko Goia Donostiako alkateak, Joseba Asiron Iruñeko alkateak eta Maravillas Rojo Hiri-Garapen Estrategikoko Gune Iberoamerikarreko idazkari nagusiak.
“Hiriek gaur egun sareak osatzen dituzte nazioarte mailan, eta Gune Iberoamerikarrak hiri bakoitzak duen plangintza estrategikoa partekatzen lagundu dezake”, esan du Goiak. Hiri bakoitzak dituen indarguneak eta esperientziak parketauz “eredu bizigarriagoak eta atseginakoak” sortzen lagundu dezaketela gaineratu du.
Gaur hasi eta bihar bukatuko da jardunaldia. Bartzelona, Zaragoza eta Bilboko adituek parte hartuko dute plangintza estrategikoen onurak azaltzeko. Besteak beste, globalizatutako nazioarteko egungo testuinguruan dauden hirien helburu estrategikoez ariko dira.